XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3.2.1. Errendizioaren aldekoak

Euskararekiko hartzen den jarrerarik etsaiena, berorren suntsipena eta heriotza abokatzen dutenena da.

Pertsona hauentzat ez du inolako zentzurik euskararen superbizipenaren alde eta gaztelaniaren superpotentziaren kontra iharduteak.

Euskararen presentzia, alferrikakoa izateaz gainera, enpagarria, gogaikarria eta higuingarria da.

Euskarak onartu egin behar du bere buruaren heriotza.

3.2.2. Diglosia marginalaren aldekoak

Bigarren jarrera batek, aurrekoa baino bigunagoa izaki, eta euskararen balio historikoa eta kulturala errekonozituz, onartzen du berorren erabilera pribatua eta partikularra, baina honek bizitza sozial eta publikoan muturrik sartzen ez duen neurrian bakarrik ordea.

Ametitzen du euskararen sustapen kulturala ere, baina gizartean gaztelaniaren ordez ezarri nahi ez den heinean, beti ere.

3.2.3. Diglosiaren aldekoak

Euskararen ezagupena biztanle guztiengana zabaltzea ametitzen dutenak dira hauek, baina ez dute onartzen hizkuntza hori Administrazio Publikoko instantzia ofizialetara hel dadin.

3.2.4. Euskararen hegemoniaren aldekoak

Euskara gaztelaniaren aldean nagusi izatearen aldeko agertzen zaizkigunak dira hauek; eta hori gaur-gaurkoz erabat utopikoa dela jakitun, ez diote uko egin nahi euskarak egunen batean gaur gaztelaniak betetzen duen postua eta hegemoniazko funtzioa beteko duen esperantzari eta gogo biziari.

3.2.5. Euskararen jabariaren aldekoak